Etxez-etxeko zaintzaileak formatu nahi ditu Aizpurdi lizeoak, Hendaiako adinekoen beharrak asetu ezinik dabiltzalako

Antxeta Irratia 2022ko abu. 25a, 00:00

Zaintza lanetarako formakuntzari eta lan aukerei buruz informatzeko eguna antolatu dute Hendaiako Aizpurdi lizeoan. Zahar-etxeetan, etxez-etxeko adinekoen zein enbaldituendako zaindarien behar handia dago Hendaian. Laguntza behar duten 75 urtez goitikoen herenak bere etxean jarraitu nahi du, eta %35 batean emen datu da azken bost urteotan hortako zaintza zerbitzuen eskaera. Akitaniako langabeziarik altuenetakoa badu ere, Hendaia aldean ez dago formakuntza duen aski jenderik galdea estaltzeko.

Horri buru egiteko, Aizpurdi Lizeoak, LAN-EKO, Hendaiako CCAS, Akitaniako GRETA formakuntza sareak eta Pole Emploi-k indarrak bildu dituzte. Hendaiako lizeo profesionalak lana segurtatzen ahal duten bi titulazioen berri eman nahi du, eta sektorea balorizatu. Urtero matrikulazioen erdia baizik ez baita betetzen. Agorrilaren 29an, 10:00etatik 12:00etara informazio eguna antolatu dute Aizpurdi lizeoan bertan.

Aizpurdi lizeoko Bernard Cabos arduradunak eman dizkigu xehetasunak.