LGTBIQ+ kolektiboari buruzko aurreiritziak apurtu eta maitasuna gorrotoari beti gailentzen zaiola aldarrikatuko dute Irunen

Antxeta Irratia 2022ko eka. 20a, 00:00

Homofobiari eta xenofobiari aurre egiteko kanpaina abiatu du gaur Irungo Udalak "Maitasunak gorrotoa garaitzen du" lelopean. Izan ere, LGTBIQ+ kolektiboari buruz estereotipo anitz badago ere, maitasuna gorrotoari beti gailentzen zaiola erakutsi nahi dute kanpaina honekin. Miren Etxebeste zinegotziak gogoratu duenez, "aurreiritzi guztien gainetik, maitasunak ez du adinaz, etniaz, arrazaz, generoz ezta inolako bereizketarik egiten".

Horretarako, Ibai Armentiak egindako argazki desberdinekin hornitutako kanpaina ikusiko dugu uztailaren 10a arte IrunBuseko L2 Landetxa-San Juan lineako autobusetan martxan. Halere, homofobiari eta xenofobiari aurre egiteko kanpainak euskarri anitzak izango ditu. Eta autobusetan bukatu ondotik, auzoetan ezarriko dituzte irudiak.

Bestalde, ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, San Juan plazan, eguerdiko 12:00etan apar-besta koloretsu bat antolatu dute, udaletxea zintzilikatuko duten kolektiboko banderaren presentzia indartzeko.