Arma Plaza Fundazioak 'Ezagutu Zure Hiria' ekimena berreskuratuk odu heldu den urrian, herrio ondare historikoa ezagutara emateko adituen hitzaldi eta bisita gidatuekin. Pandemiak eten egin zuen ekimena, aldiz, entzun eta bisiten bitartez ikusteaz gain, irakurri ere egin ahal izango da hemendik aurrera. Arma Plazaren eginkizun nagusietako bat ondare historikoaren gizarteratzea izanik, urteotan hainbesteko arrakasta bildu duen ekimenaren koaderno bildumaren aurreneko edizioa aurkeztu berri baitute.
Lourdes Odriozola historiagileak idatziriko 'Ontzi Eraikuntza Hondarribian, 1883-2002' koadernoak, azterketak modu irakurtzrrazan bildu ditu. Halere, talde lana izan dela aitortu digu berak, Hondarribiko Historiaren Lagunek eta Olaziregi ontziolako familiak eskainitako material, argazki eta dokumentazio pribatuari esker osatu ahal izan baitu hainbat urteetako ikerketa.
Punta-puntako sektore ekonomikoa
Odriozolak azaldu duenez, "Hondarribiko sektore ekonomiko galanta izan zen ontziolarena, punta-puntako arrantzontziak egiten zirelako". 1970. hamarkada artean egurrezkoak, eta Olaziregi ontziola poliesterraren berrikuntzara egokitu zenetik, "kalitate handikoak" zirenez, inguruko itsasoak Hondarribian eraikitako ontziz bete ziren.
Inazio Olaziregi 12 urterekin hasi zen aitaren ontziolan lanean. Hasieran Panpinot kalean, Portuko Almirante Alonso kalean gero, eta urteen poderioz Mendelun eta Gabarrari kalean, ontziak zuzenean itsaroatu ahal izateko. Bera oroitzen dela, poliesterrarekin hasi zirenean lanean "400 bat txalupa, 2.400 txipironera eta Euskal Herritik Galiziaraino zenbait arrantzontzi handi ere" eraiki izan zituzten. Bania krisia etorri zen gero eta Europar Batasuna eta espainiar estatuaren babes falta, eta gaur egun erreparazioak besterik ez dituzte egiten.
Olaziregi ontziola bezala, garai batean horretan lanean aritu izan ziren Asenigolaza, Iridoy, Pascual-Urtizberea, Errazkin, Policarpo Elzo etabar luze baten istorioak biltzen ditu 'Ezagutu Zure Hiria" bildumaren aurreneko koadernoak.
Arma Plazatik iragarri dutenez, bigarren alea herriko bunkerrei buruzkoa izango da. Koadernoak euskaraz eta gaztelera argitaratu dituzte, eta 5 eurotan salgai dituzue Arma Plazan bertan, baita interneten pdf formatoan deskargatzeko aukera ere armaplaza.eus atarian.