Pantailak 10 egunez itzaltzeko desafioari ekin diote Urruñan

Antxeta Irratia 2022ko eka. 8a, 00:00

Urruñako San Frantses Xabier ikastetxeko ikasleek '10 egun pantailarik gabe' desafioaren seigarren ekitaldiari hasiera eman diote astearte honetan. Ahalik eta gailu gutxien erabiltzea da erronka: telefono portable, telebista, tablet, bideo-jolas eta pantaila duen gailu oro itzali, eta bestelako kirol eta aisialdi jarduerak proposatuko zaizkie egunotan. Desafioa, Euskal Herriko beste 13 ikastetxeetan ere zabalduko dute. Orotara 1.546 haurrek parte hartuko dute. Erronka deskonexio digitaleko ariketa kolektiboa egitea da, gurasoen %84ak uste du erronkak nabarmen laguntzen duela. Eta ikasleen %95ak ekimenean parte hartuko du.

Duela zenbait urte Quebec-en abiatutako ekimena da honakoa, urteen poderioz oihartzun handia bildu duena. Izan ere, adituek frogatu dute aisialdirako pantailen aurrean denbora gehiegi emateak ondorio kaltegarriak dituela osasun fisiko eta mentalaren gainean, baita elkarrekin bizitzeari eta eskola-arrakasta lortzeari dagokienez ere. Egoera horri aurre egin nahian badira hainbat urte Urruñako San Frantses Xabier ikastetxeak desafioa abian jartzen duela ikasturtero.

Aurtengoan, desafioari hasiera emateko, eskualdeko kirolari profesionalen sustengua jaso dute.

Eneko Jorajuria, bertako irakaslea eta ekimenaren antolatzailearekin hitz egin dugu, baita erronka bururaino eramango duten haurrekin ere.

 

Erlazionatuak

Pantailak 10 egunez itzaltzeko desafioari ekin diote Urruñan

Antxeta Irratia 2022 eka 08 Behe Bidasoa

Pantailak 10 egunez itzaltzeko desafioari ekin diote Urruñan

Antxeta Irratia 2022 eka 08 Behe Bidasoa