Guztira 120 erakusketari inguru izango dira aurtengo Bioterra azokan, eta 50 jarduera baino gehiago antolatuko dituzte. Sektoreko erreferentziazko azoka den heinean, produktu eta elikagai ekologikoak, bioeraikuntza edo energia berriztagarrien inguruko proiektuak eta azken nobedadeak aurkeztuko dituzte bertan. Baina urtero, jasangarritasunaren alderdi zehatz batean jartzen du arreta Bioterrak. Eta oraingoan permakultura izango da gai nagusia. Hortaz, nekazaritza iraunkorraren inguruan eskaintza zabala prestatu dute.
Bioterrak ostiralean zabalduko ditu ateak, eta igandea arte zabalik egongo da (sarrera dohainik) 10:00etatik 20:00etara.
Xehetasun guztiak: http://www.bioterra.ficoba.org/