Bidasoa ibaiak historian zehar ikusi dituenak kontatzerik izango balu, beharbada, gogora ekarriko lituzke 1936ko estatu kolpearen ondorioz eman eta isilean mantendu diren gure historiaren hainbat pasarte. Erbesteratuak, faxisten zerbitzu sekretuak, espioitza eta sabotaiak, eta kontrol politiko eta ideologikoetan oinarrituta pertsonen sailkapenak. Bidasoako Komandantzia Militarrak zeresan handia izan zuen urte haietan, propaganda aparatu frankista ez ezik, Alemaniako nazien eta Italiako faxisten presentzia gure eskualdean erabatekoa zenekoan.
Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak 'Komandantzia' izeneko aldizkari monografikoa plazaratu berri du, hain justu, honi guztiari argia ekartzeko. Aldizkariaren aurkezpen publikoa egingo dute ekainaren 2an (19:00etan) Irungo CBA udal liburutegian. Baina aurretik, elkarte memorialista hontako Peli Lekuona Arruabarrenarekin interesatu gara artigalpen eta ikerketa berriari buruz.
https://kepaordokimhb.eus/komandantzia/