Hendaiako Irandatz kolegioan diren 600 ikasleen %66a ez da jatorriz frankofonoa. Eta horrek zailtasunak ekartzen ditu, eguneroko eskolaren dinamikan ez ezik, emaitza akademikoetan ere. Hala, kolegioko administrazio kontseiluan parte hartzen duten ikasleen gurasoak kexu dira, akademia ikuskaritzak urtez-urte bideratzen dituen irakasle ordu kopuru eskaxarengatik. Fabianne, Irandatzeko gurasoak aipatu digunaz, "frantsesa ongi menperatzen ez duten ikasle ugari daude, Hendaian mugan da, eta kulturaniztasunaren ikuspegitik abersgarria bada ere, behar bereziak galdegiten ditu ere".
Baina aipatutako hizkuntza gaitasun mugak ez ezik, 28-30 ikasleko taldeak dira, eta gurasoek azaldu dutenez, ikasle hauei laguntza berezia eskeintzeko ez da irakasle nahikorik, eta horrek klasearen erritmoan eragina du. Baita emaitzetan ere.
Iaz, Brebetaren azteketa egin zuten ikasleen %13ak ez zuen gainditu. Eta eskualdeko kolegioen artean emaitza baxuenetakoa izan zen Irandatzekoena. Egoera hori zuzentzeko, neurriak eskatzen dituzte. Eta horretarako, maiatzaren 10ean, asteartearekin sinadurak bilduko dituzte kolegioaren sarreran 8:00etatik 12:00etara. Asteazkenean, aldiz, Pauerat doaz akademia ikuskaritzan bilkura bat hitzartua baitute.