Euskal Herriko jaki gutiziarik onenetako Kofradien 14. Topaketa ospatuko dute Biriatun

Antxeta Irratia 2022ko mai. 5a, 00:00

Bidasoako Sagarnozaleen Kofradiak maiatzaren 7 honetan antolatu du Euskal Herriko Kofradien 14. Topaketa. Egun osoko egitaraua prestatu dute Biriatun horretarako. Eta aurtengo topaketan “zirkuitu laburreko produktuak” sustatuko dituzte tokiko produktuen azokan bertakoa balioan jartzeko xedez.

Orotara 25 kofradia inguruk parte hartuko dute, eta hauetatik batzuk beraien produktuak eskeiniko dituzte. Parte hartuko duten kofradien artean: Baionako urdaiazpikoaren kofradia, Itsasuko gereziaren kofradia, Nafarroako zainzuriaren kofradia, Beasaingo odolkiaren kofradia edota Irungo izokinaren elkartea ditugu, besteak beste.

Tokiko produktuen azoka goizeko 9:00etatik 12:00ak arte zabalik egongo da herriko plazan. Eta goizean zehar, euskal kirol erakustaldia ere proposatuko dute. Denen arteko 200 lagunendako herri bazkaria ere antolatu dute.

Manolo Alkaiaga, Bidasoako Sagarnozaleen Kofradiako ordezkariarekin hitzegin dugu