Hiri-eredu eraldaketak trenbidearen ikusmoldetik aztergai izango dute Ficoban

Antxeta Irratia 2022ko mai. 5a, 00:00

Euskadin trenaren sektorean 11.000 lagunek dihardute. Euskadi da estatu mailan aitzindaria trenbidezko mugikortasunari buruzko ikerketan eta teknologietan. Eta Irungo historian ferrokarrilak izan duen erabateko pisuaren aurrean, etorkizuneko Irungo hirian ere trenbideak zeresan handia izango du. Ideia horrekin aritu dira lanean azken 12 urteotan Irungo Ferrokarrilaren Lagunak elkarteko kideak, trenaren komunikazio jardunaldiak antolatuz. Eta oraingoan, haien aholkularitzarekin 'TrenWay' jardunaldia sortu du Ficobak erakunde publikoekin eta trenbidearen sektoreko industria eragileekin batera.

Orain arteko ibilbideari jarraipena emango diote, baina hirien bizimodua eta hirigintza eraldaketaren ikuspegitik landuko dute. Monika Alday, Ficobako azoken arduradunak azaldu digunez, adituen eta erakunde publikoekin esperientziak partekatzeko helburua du ekimenak.

Jakinik, Irungo hiriaren etorkizuna baldintzatuko duen Via Irun proiektua begiz jota dutela. Izan ere, deskarbonizazioa lortzeko ere, tren-garraioaren liberalizazioak sektorea errepideko eta aireko garraioaren ordezko metodo gisa nagusitzen joango dela jakinik gainera, mugikortasun arloan eraldaketa hirietan erabatekoa izango da.

Monika Alday, Ficobako azoken arduradunarekin hitzegin dugu

 

Erlazionatuak