Eurovision musika festibalak LGTBI kolektiboari hamarkadaotan egindako transgresio eta bisibilizaziorako ekarpena omendu nahian, Irungo Udaleko Berdintasun arloak EuroLGBTI gaualdia antolatu maiatzaren 14ean.
Iaz Armairutik Ateratzeko Eguna antolatu eta gero, sentsibilizazio lanetan jarraitu nahi dute, betiere, jai giro alaian. Hortaz, musika festibal famatu horretan parte hartu izan duten, eta ikur bilakatu diren musikari transgresoreei buruzko erakusketa urbanoa proposatuko dute Junkal plazan. Eta jaialdia hasiko denerako, 350 ikusleentzako gaualdi koloretsua proposatuko dute, zuzenean jarraitzeko ez ezik, bertatik-bertara antolatutako animazioekin.
Koldo Zabala, Berdintasun arloko udal teknikariak argitu duenez, festibala ez da helburua, gizartearen dibertsitate afektibo eta sexualaren normalizaziorako bidea baizik.