Akelarre elkarteak antolatu duen Udaberri Bestaren karietara, Euskal Herriko pailazorik ospetsuenak Hendaian izango dira 30. urtez. Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan 11:00etan Kui-Kui euren azken ikusgarria eskainiko dute. Eta Joxe Mari Agirretxek (Porrotxek) iragarri digunez, Hendaiako Gure Ikastolak apiriletik goiti ospatuko duen bere 50. urtemuga gogoan eukiko dute. Akelarre elkarteko Inko Manterolak iragarri duenez, 600 edo 700 pertsona bilduko direla probestuko dute ikastola ohoratzeko. Pirritx eta Porrotxek ere 35 urte beteko dituzte aurki oholtza gainean.
Joxe Mari Aguirretxerekin hitzegin dugu