Arkollako bizilagunen elkarteak oinarrizko azpiegiturak behar dituztela salatu dute

Antxeta Irratia 2022ko mar. 21a, 00:00

Hondarribiko Arkollako bizilagunen elkarteak salatu duenez, auzoaren hiri eremuan saneamendu sarerik gabe jarraitzen dute. Duela urte gutxi seneamendu lanak egiteko konpromiso politikoa hartu zuela udalak gogoratu dute. Honekin batera 1996ko arau subsidiarioa gogora ekarri dute, Arkollako auzo eremuan oinarrizko azpiegiturak premiaz egitearen beharra adierazita dagoela gogoratuz. 

Amaitzeko, auzokideek beraien helburuak betetzeko protesta ekintzak gauzatzeko prest daudela adierazi dute.

Erlazionatuak