IEZI euskal Itsasbazterra elkarteak larunbata hontan Hendaiako itsasbazterraren udaberriko garbiketa ekimena egin du. Bidasoaren bi aldeetako 135 bolondresek parte hartu dute eta orotara 258 kg hondakin bildu dituzte.
Hendaiako itsasbazterraren udaberriko garbiketa ekimenak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Larunbata hontako ekintza aurrera eramateko, CPIE euskal itsasbazterra elkarteak 4 biltze puntu antolatu zituzten.
Aurtengo hitzorduan bidasoaren bi aldeetako bolondresak parte hartu dute, 138 lagun guztira. Hendaiako itsasbazterraren garbiketa ekimen honetan orotara 258 kg hondakin bildu dituzte. Zati haundi bat birziklatu eta beste guztia bil ta garbiren bitartez zaborguneetara eramango dute.
Bestalde ekainaren 18an Bidasoa ibaiaren garbiketa handia prestatzen ari direla iragarri dute. Euskal Itsasbazterra elkartearekin harremanetan jartzeko abbadia.cpie.accueil@hendaye.com helbidera idatzi edo +33 (0)5 59 74 16 18 telefonora deitu.