Txema Egiguren omenduko dute Hendaiako Errepublika plazan

Antxeta Irratia 2022ko martxoaren 18a

Bihar, martxoaren 19, Hendaiako Errepublika plazan, Txema Egiguren euskaltzale eta Hendaiako danborradaren sortzaileetako bati omenaldia egingo diote.  Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta bertaratu nahi dutenei txuri-urdinez jantzita joateko eskatu diete. Omenaldia girotzeko, danborra eramatea ere proposatu dute.