Hondarribiko Emeki elkartearen eskutik, Ane Bayok emakumeei korrika egiten hasi, eta euren burua zaintzeaz gain, jarduera fisikoak eskaintzen duen autozaintzarako eta ahalduntzeko aukera eskaini nahi die Bidasoaldeko emakume guztiei. Atletismoan eta arraunketan eskarmentu handiko kirolaria izanki, Jarduera Fisikoa eta Kirolen Zientzian graduatua da Gasteizen. Eta herrira bueltan, dakien guztia emakumeen faboretan eskaini nahi du.
Urtarrilan hasi ziren proiektu berri honekin, eta korrika egiten hasteko helburuarekin, astelehenetan eta asteazkenetan bi entrenamendu talde antolatu ditu dagoeneko, norbere maila eta baldintza fisikoari egokituta.
Izan ere, herri lasterketen modatik eta kirolaren lehia bizia alboratuta, jarduera fisikoa osasuntsu bizitzeko tresna dela irakatsi nahi du. "Gustatuko litzaidake etxean geratzen diren emakume horiek, pentsatzen dutenak ezin izango dutela korrika egin edo denborarik ez dutela diotenak, tartetxoa atera eta beraientzat zein ona den konturatzeko aukera ematea", dio konbentzituta. Euren burua korrika egiten irudikatzen ez duten emakume guztiei deialdia luzatu die. Izan ere, osasuntsu egoteaz gain, taldean korri egiteak sozializatzeok aukera ematen du ere. "Bakarrik korrika egitera ateratzea oso zaila da, eta kostatzen du. Kasu honetan egoera beretsuan dauden beste emakume batzuekin bidelagun talde polita osatzen ari gara", azaltzen du Bayok. Izan ere, asteko bi entreamenduez gain, mendira joateko edo poteatzera joateko ere geratzen dira asteburuetan.
Ane Bayorekin harremanetan jartzeko Emeki elkartearen facebook orrialdean dituzue xehetasun guztiak.