Euskal Elkargoko Kontseiluak etxebizitza turistikoen alokairuei konpentsazio bat ezartzea bozkatuko du larunbatean. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza, neurri hauen kontra agertu da publikoki, eta bere jarrerak zeresan handia piztu du. Gobernukide duen Hendaia Biltzen talde abertzalea bizitokien turistifikazioa gelditzeko arrapostua egina baitu. Paulo Arzelus, Hendaia Biltzeneko hautetsiaren ustez, larunbatean euskal elkargoan bozkatuko den deliberazioarekin, "espekulazioak mugatu eta alokairua 2016 urtean zegoen kopuruetara itzultzea" esperantza dute.
Izan ere, Hendaian azken 5 urteetan etxe turistikoen alokairuak %17 hazi dira. INSEEk jasotako datuen arabera 1964 etxebizitza daude alokairuan, eta hauetatik 980 epe laburreko alokairuak dira. Egoera honek, urte osorako alokairu bat bilatzea oso zaila egiten du Hendaian. Egoera honi aurre egiteko, Euskal Elkargoak epe laburreko alokairuei konpentsazio neurriak ezartzea proposatu du. Larunbatean ospatuko duten kontseiluan bozkatuko da. Eta neurria onartuko balitz, Ipar Euskal Herriko 24 herrietan indarrean ezarriko lukete.
Kotte Ecenarro, neurria bertan behera gelditzea galdegin du. Alda kolektiboak eta Hendaia Biltzenek, aldiz, Ecenarroren jarrera salatu dute irmoki.
Aitor Errazkin lankideak bildu ditu xehetasunak