Hilabete luzeetako lanaren emaitza aurkeztuko du larunbatean Donostiako DabaDaba aretoan Sega Sound Killers taldeak disko berriaren lehen kontzertuarekin. Pandemiak baldintzatutako garai hontan sortutako euren bigarren lana 'Dolu' du izena, eta Eneko Lusar kitarra jotzaileak dioenez, "bi urteotan musikak bizi izan duen underground giroan oinarritutako nolabaiteko dolu musika da". Izan ere, 2019an plazaratutako lehen lanaren kontzertu itzulia bertan behera utzi behar izan zuten. Gelditu beharrean aurrera jarraitzeko erabaki hartu zutela dio Lusar-ek.
Iñaki Altolagirre, 'Matxet' ahotsa (Anaiarrebak, Jousilouli eta Naizroxa), Eneko Larrañaga (Lionheart taldeko bateria) eta Ektz (Izaera) ditu taldekide. Rock mundutik eratorritako lau musikari osatzen dute taldea. "Rock talde bat gara elektronika jotzen", aitortzen du, "sintetizadoreak erabiltzen ditugu baina ez da DJ musika, zuzenezkoetan rock kutsu gehiago du".
Bigarren lan honetan gainera, kolaborazio anitz izan dituzte bidelagun. Fermin Muguruza, Sara Zozaya, Zuriñe Hidalgo eta Chico Tornado.
Eneko Lusar, Sega Sound Killers taldeko kitarra-jotzaileak bidasotarrei kontzertura hurbiltzeko deia luzatu nahi izan die Antxeta Irratian.