Pausuko Xaia ostatuaren kultur agenda indarberritzen hasia da udaberriaren atari honetan. Martxoak 4 ostiralarekin, Joseba Tapiak bere bakarkako bederatzigarren lana aurkeztuko du bertan. "Kantu dantzagarri eta zirikatzaileak" eskaintzeko 10 musikariko taldea ariko da emanaldian. Eta Tapiak berak iragarri duenez, "nahiko eskandalo izango da dantzarako eta kanturako".
Koldo Izagirrek idatziriko testuekin ondutako kantuak biltzen ditu 'Egon edo ez egon' bere azken uztak. "Beti berotzen ditugu muinak elkarri Koldo eta biok, eta disko honetan ere, ironiaz, umorez ari gara". Gainera, Et Incarnatus-en ekarpena badu ere lan honek, hiruzpalau kantutan, bertako Miguel Ceberiorekin lankidetzan aritu baita kantuen egokitzen.
Hitzordua ostirala honetan, 20:00etatik goiti, sagarnotegiko afariarekin (35 eurotan) izango da gaualdia. Lekuak erreserbatzeko Xaia ostatura deitu behar da: (0033) 0547 75 07 02