Pandemiak bi urte beteko dituen honetan ostalaritzak ez ezik, kulturaren sektoreak, eta espreski musikariek pairatu dituzten zailtasunak atzean uzten hasiak dira. Normaltasun berria probestu nahi izan du Irungo Udalak, hain justu, Udaleko Kultura Plan Estrategikoaren ardatz nagusietako baten eskutik, bertako musikariei bultzada lagungarri baten emateko. Hala, ostalaritzak musika eta musikak ostalaritza sustatu eta elkar eragin dezaketela sinestuta, Udalak 'Kontzertu Akustikoak Tabernetan' programa aurkeztu berri du Cafe Irunen. Hiriko musika eragileak, Danok Bat ostalaritza elkartea eta, KM0 musika eskaintza denez, bertako musikariak ere batu ditu programa honek. Momentuz, martxoa eta apirilean sei kontzertu programatu dituzte, baina urria-azaroan zirkuitu berri bat proposatuko dutela iragarri digu Juncal Eizagirrek, udaleko kultura ordezkariak.
PROGRAMAZIOA
Martxoak 3: Oihan (The SilverWhale)
Martxoak 10: Cliché (Bidassoa Basque Brewery)
Martxoak 24: Peiote de Lanzarote (Imasde)
Martxoak 31: Oh Soul (Café Irun).
Apirilak 7: Iker Piris Trio (Oiasso Museo taberna)
Apirilak 21: Santalla (Disco, Real Unión eta Don Jabugo terrazak)