Lurrari berriz lotzeko 'Sorburu baratza'n bazkidetzeko deia luzatu dute

Antxeta Irratia 2022ko mar. 2a, 00:00

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidetik urrats berri bat eman dute eskualdeko 20 bat familiak, Sorburu baratza elkarteari esker. BDS eraldaketa fabrikatik abiatuta, elikadura burujabetza eta elikagai osasuntsuak segurtatu nahian dabiltza, eta Hondarribiko Udalak Botikako lurretan proiektu agroekologikoak sortzeko eskainitako 5.000 metro koadroko hiru lursailetako batean hasi ziren lanean 2021ean.

Bazkide bakoitzak hilero kuota bat ordaintzen du baratzeko gastuetarako, eta bereziki, egun erdiz lanean dihardun kide baten ordainsaria segurtatzeko. Bazkideek bolondreski laguntzen dute baratze lanetan ere, eta horren ordainetan, larunbatero barazki saski bat jasotzeko eskubidea du.

Momentuz, 3.000 metro besterik ez dituzte baliatzen, baina proiektua azkarki garatzen ari da. Eta bazkidetza kanpaina abiatu dute baratze kooperatiba proiektua suspertzeko.

Haiekin harremanetan sartzeko 607 35 63 81 telefonora deitu edota sare sozialetan ere, Instagram eta Facebook-en Sorburu Baratza orrialdeetan dituzue eskura xehetasun zein harremanetarako informazio guztia.

Lurrari berriz lotu eta kontsumo eredu aldaketarako helburua dutela azaldu digu Aritz Lekuonak, Sorburu baratza kooperatibako kidea.

 

Erlazionatuak