Siberiako kulturaren 'Egun Beltzak' euskarara ekarri du Aitor Perez irundarrak Yanka Dyagileba omenduz

Antxeta Irratia 2022ko ots. 25a, 00:00

Aitor Perez musikari irundarrak ‘A bask tribute to Yanka Dyagileba’ diskoaz interesatu gara. Berak hasitako bide luzea disko bihurtu eta kaleratu du 2022an, Eneritz Furyak herrikidea lagun duela. 'Egun Beltzak' jarri diote proiektuari izena, artista siberiarraren hitzetan oinarrituz. Duela hogei bat urte ezagutu zuela bere musika, eta kantuen esanahiarekin jakinmina piztuta, Perestroika garaiko datu asko eta Siberiako kulturako ipuinetako zatiak ere ditu bere baitan. Yanka Dyagilebaren hitzak Petar Bakardzhiev-ek eta Nevyana Syarovak euskeratu zituzten.

Eneritz Furyak egindako lana ere goraipatzen du Aitorrek. "Sekulako lana egin du eta ekarpen handia egin die kantuei", dio. Izan ere, kantu originalak entzun zituen eta saiatu zen bere ahotsa eta kantatzeko modua Dyagilebarenera hurbiltzen. "Bere ohiko tonutik aldendu da, eta diskoari nortasun gehiago eman dio", nabarmentzen du.

Bideoklipa hemen: