Ukranian senideak dituzten bidasotarren ezinegona erabatekoa da. Eurrisako tropak Kievera heldu dira. Eta Ukraniako Gobernuaren arabera, 137 dira orain arte errusiar militarren erasoen ondorioaz hildako pertsonak, tartean zibilak. Herritarrak molotov koktelak egin eta borrokara deitu ditu Zelenski presidenteak. Eta bonbardaketen erdian, 100.000 lagunek egin dute ihes herrialdetik. Eta milaka dira ihes egin nahian dabiltzanak.
Haien artean, Aitor Ruiz de Angulo irundarraren senideak. Bere emaztea ukraniarra da, eta gaur goizean azaldu digu nola bizitu dituzten azken orduak. Kieven bizi dira bonbardatutako aireportuaren aldamenean, eta gauaren erdian esnatu zituen lehen bonbak. Poloniako mugatik ihes egiteko asmoz atera ziren autoan, baina auto-lerro luzeen ondorioz 24 ordutan 300 kilometro besterik ezin izan dituzte egin. Gainera bere kuinatua eta 19 urteko iloba Kieven geratu behar izan dira, militarrek pasaportea kendu egin baitiete 18-50 urte arteko gizonezko orori armadan derrigorrez erreserban sartzeko.
Gainerako senideak Poloniarako bidean dira. Eta Aitor Ruiz de Angulo asteburuan haien bila joateko zain da.
Bestalde, ehunka euskal herritar kezkatuak daude ere, Txernobilgo Lagunak elkartearen bitartez udan hango haurrak euren etxeetan jaso ohi dituztelako. Errusiar tropek Chernobilgo eremua bere menpe hartu dute iada, eta jakin izan dugunez, herritar asko (haur horien familiak barne) "ahal izan duten janaria erosi eta etxean sartuak daude".