Hendaiako udal gobernuak 30 milloi euro inguruko aurrekontu proiektua aurkeztu du asteazken hontako herriko kontseiluan. Udal gobernu taldeak aurreratu duenez, 5 milloi euroko mailegua eskatu beharko du. Izan ere, herriko etxeak dituen diru-sartzeak ez dira aski izanen aurrekontu osoari aurre egiteko. Aitzinkondu proiektuaren ardatz nagusiak ingurumena, etxebizitza, udal zerbitzuak eta tokiko hiri antolamenduarekin lotuta daude. Eta inbestizamendu edota gastu emendioari dagokionez, udazkenean hasi nahi dituzten hirierdiaren eraberritze proiektua eta udal langileen lan baldintzen eguneraketa eta hobekuntzak eskatuko duen milioi euroko gehigarria izango dira.
Honek zalantzak piztu ditu oposizio taldean. Pascal Destruhautek dioenez, aurrekontu honek fiskalitatea eragina izango du, eta hendaiarrengan zein ondorio ukanen dituen argitu behar da».
Hendaiako udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuaen proiektua hurrengo herriko kontseiluan bozkatua izango da.