Bidasoak «errespetua» merezi duela aldarrikatu zuten milaka lagunek Irunen larunbatean

Antxeta Irratia 2022ko ots. 21a, 00:00

Colon ibilbidea muturretik-muturrera jendez gainezka, 4.000 pertsona bildu ziren Irungo karriketan, Bidasoa Ospitaleko eraberritze proiektua geldiaraztea aldarrikatzeko. Etorkizuneko beharrak asetuko dituen proiektu bat adosteko eskatu mahai baten eratzea eskatu dute hasieratik. Baina Eusko Jaurlaritzak entzungorrarena egin du orain arte.

Hala, 18 hilabetez ebakuntza gelak Donostiako Onkologikora eramango ditu euskal gobernuak. Eta proiektuaren aurka azaldu dira Bidasoa eta Bortzirietako gizarte eragile, sindikatu eta tokiko agintariak berriz ere. Abenduan egindako manifestaldian 2.000 lagun bildu eta lau egun beranduago esleitu zuten obra kontratua. Eta proiektuari buruz informazioa eskatuta ere, Osakidetzak entzungorrarena egin du.

Jakin izan dugunez, maiatzaren 2an hasiko dituzte lanak. Aldiz, ospitalea berritu ez ezik, handitzeko beharra dagoela aldarrikatzen dute, eta 5 milioi euroko inbertsioa eskax dela.

Osasun langileen aldarrikapenak, eskualde osora hedatu dira. Eta eztabaida politikoa Eusko Legebiltzarreraino iritsi da. Baina Eusko Jaurlaritzaren erantzunek ez dute oposizioa asetu.

Antxeta Irratia bertan izan zen, eta erreportaia zabala prestatu dugu.