Korrika Kulturalak babestuta, Hendaiako herriko etxeak Huntza eta Roba Estesa taldeen kontzertua antolatu du. Otsailak 18 honetan, ostiralarekin, 21:00etatik goiti izango da emanaldia Gaztelu aretoan. Huntza taldea bere hirugarren diskoarekin itzuli da: «Ezin ezer espero dut». Hiru urtez eszenetan ibili ondoren, taldeak erregistro intimoagoa proposatzen du album honekin, Haritz Harreguyren estudioan grabatua, eta Pablo Novoa produktore galiziarraren zuzendaritzapean.
Maia Muruaga lankideak Huntza taldeko Josune Arakistainekin mintzatu da.