Atzerriko eta bertako emakume irundarren harremanak saretzeko ‘Gure Artean’ programari ekin diote

Antxeta Irratia 2022ko ots. 17a, 00:00

Irungo Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik ’Gure Artean’ kultur bitartekaritzako programa abian jarri du. Pandemia aurretik pentsatutako ekimena bada ere, orain arteko murrizketa medio ezin izan dute aurrera eraman. Hala, Irunen bizi diren bertako eta atzerriko jatorria duten emakumeen arteko elkar-ezagutza bultzatu, eta dinamika desberdinen bitartez, etorkinen integrazioa helburu duen programa berria da.

Udalak behar bat identifikatu baitu, jakinik, Irungo emakumeen %10a baino gehiago atzerriko jatorria duela gaur egun. Jatorri eta kultura desberdinetakoak izanik, bertako emakumeekin harremanetan sartu eta euren sare soziala zabaltzeko aukera eman nahi du programa honek. «Horregatik ere ezinbestekoa da bertako jatorria duten emakumeen partehartzea, atzerritarrek oso sare sozial murritza izan ohi dutelako, eta hemengo hizkuntzak praktikatzeko aukera ere emango dielako», azaldu digu David Nuñok, Ongizate arloko zinegotziak.

Programaren abiatzeko 21 emakumek izena eman dute, baina abenduan bukatu denez, noiznahi izena eman eta parte hartzeko aukera emango dute.

Xehetasunak: Gizarte Ongizateak "Gure artean" programa jarri du martxan, kultur bitartekaritzarako - Irungo Udala