Korrika 22 antolatzeko batzordeak eratu egin dituzte iada Behe Bidasoa eskualdean. Eta lanean jarraituko dute datozen asteetan. Hondarribian otsailaren 23an egingo dute hurrengo batzarra, eta Irunen hilabeteko azken aste horretan ere. Halere, motorrak berotzen joateko Korrikaren petoak 5 eurotan eskuratzeko deia luzatu du Irungo AEK euskaltegiak, dagoeneko han baitute zurea esperoan entzule.
Mattin Sortzabalberek aipatu digunez, Korrika Txikia apirilaren 7an ospatuko dute Irunen, eta dagoeneko eskolekin harremanetan dira antolatzeko. Eta apirilaren 9-10eko gauean «esna eta gogobiziz» itxointzeko, jaia eta afaria antolatuko dute. Izan ere, Korrikak gure eskualdera gauerdian sartuko da bere azken egunean Urruñatik, eta Hendaia, Irun eta Hondarribia zeharkatuko ditu hiru bat orduz Donostiarako azken kilometroak begiz jo aurretik.
Zentzu horretan, eskualdeko eragile eta elkarteei euren kilometroa erreserba dezaten deialdia oroitarazi die Bidasoko AEKk.