Eusko Jaurlaritzak iaz aurkeztutako proiektua, «atzerapenarekin baina hobetua» aurrera eramateko prest daukatela jakinarazi du Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko 2,2 milioi euro inbertitu ditu San Lorentzo urmaelaren proiektuan, baina Europako Next Generation diru funtsari esker, eta Espainiako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irun zein Hondarribiko udalekin lankidetzan, proiektua hobetu ahal izan dute.
Urtebete ondoren Txingudiko Ekoetxean egindako Txingudiko Plan Zuzentzailearen erakundeen arteko bilkuraren ondotik aurkeztu dutenez, orotara 4,6 milioi eurotan esleituko dituzte bi helburu nagusi dituen proiektu berrituak. Eta behin obrak esleituta 14 hilabeteren buruan egina beharko luke. Tapiak nabarmendu duenez, Europako Garrantzi Bereziko hezegune gutxi daude Plaiaundikoaren modukoak, eta beraz, aintzira haditu eta lehengoratuz aldaketa klimatikoari aurreratzeko helburua dute hegazti migratorioen baldintzak segurtatuz. «Proiektuaren helburu nagusia ingurumenaren aldetik kontserbazioa da, baina herritarrak bertara inguratzeko ere, Irun eta Hondarribia lotuko dituen oinezko eta bizikletentzako bide boladizo bat egingo da».
Eskualdeko aldarrikapen historikoa
Irungo eta Hondarribiko alkateek urte luzetan landutako natur kontserbazioan aurrerapausoa eta bidegorriaren proiektua nabarmendu dute. «Eskualdea hezeguneari bizkarra emanez bizi izan da, eta proiektu honek hondarribitar askok eskatutako aldarrikapen historiko bat asetuko du», adierazi du Txomin Sagarzazu alkateak. Jose Antonio Santanok, aldiz, Europako dirulaguntza funtsak Irungo erromatar termak berreskuratzeko aukera eman duen bezala, oraingoan ondare naturala berreskuratzeko aukera historikoa nabarmendu du. Eta bide batez, bidegorriaren bigarren fase batean, Pierre Lotiko bidetik Plaiaundi inguratu eta Irungo Santiagotarrakeko bidegorriarekin, baita Hendaiarekin ere lotuko dutela.