Amiantoaren eragin krudela aztertuko dute Irunen, biktima eta adituen eskutik

Antxeta Irratia 2022ko ots. 11a, 00:00

Irungo Gure Morada elkarte soziokulturalak amiantoak urte luzeetan eragindako osasun arazoa eta humanoa ekarriko du mahaiginera ostirala honetan. 'Hauts' dokumentalaren proiekzioa antolatu du 18:00etan Palmera Montero guneko bosgarren aretoan. Eta ‘Amiantoaren kalteak, kaltetuen hitzetan’ proiekzio-solasaldiarekin, dokumentala ikusteaz gain, amiantoaren biktimen errelatoa zuzenean jasotzeko eta adituen azalpenak partekatzeko solasaldia ere proposatzen dute. Celestino Tolosa, Irungo CAFeko langile ohia izan zen amiantoagatik hildako lehen biktima errekonozitua, eta dokumentalaren protagonista den haren alaba, Otxanda Tolosak bere prozesuaren berri emango du bertan. Berarekin lantegi eta erakundeekin urteotako borroka eraman duten sindikatuetako, zein ospitaleetan amiantoaren ondorioak hurbiletik ikusi dituzten medikuen azalpenak bilduko dituzte.

Diotenez, amiantoak 88.000 pertsona akatzen ditu urtero Europan. Eta oraindik ere luzerako izango dira haren eraginak.

 

Erlazionatuak