Makila kolpez lurra esnatzeko deia egin du Baleak elkarteak Agate Deuna bezperan

Antxeta Irratia 2022ko ots. 3a, 00:00

Agate Deuna edo Santa Agata bezpera ospatuko du Hendaiako Baleak elkarteak, urtero legez Hendaiako euskal elkarte eta arnasgune zenbaitzuei santa eskean kantuz. 16:30etan Gaztelu Zaharreko ikastolatik abiatu dira, eta herriko etxetik pasa ondotik, 17:30etan txokolatada eskainiko diete haurrei Baleak elkartean bertan. Ondoren hasiko dute herriko itzulia trikitilari eta koplakariekin kantu giroan. Eskuz okindegian, Herrandonea eta Anttonborlo baserrietatik pasa eta Intzura eta Pausu aldera joko dute gero, Antxeta Irratiko egoitza berrian eta Xaia ostatuan abesteko. Jaizkibel eta Kanttu ostatuan eta Enbara gaztetxean ere ariko dira, Baleak elkarte itzulian pintxo-potea egin aitzin.

Aritz Larrañagarekin, Baleak elkarteko kidearekin hitzegin dugu hontaz, eta otsailerako antolatu dituzte bestelako hitzorduetaz. «Santa eskean ibiliko gara Hendaiako hainbat txokotan, makila kolpez lurra esnatzeko», iragarri digu.

 

Erlazionatuak