“Pirineoetako Bidea” aurkeztu du Bilbon joan den asteburuan Gure Eskuk. Herri Katalunetako hainbat elkarte eta eragileekin batera, burujabetzaren aldeko mobilizazio handia antolatu dute. Iaz Aiako Harria gauez argiztatzeko ekimenarekin izan genuen horren aperitiba, eta orain pandemiaren oztopo guzien gaindi, heldu den uztailaren 2an Pirineotako 300 gailur igotzeko erronka markatu dute burujabetzaren alde. Horietatik 115 Euskal Herrian.
Eta gure eskualdean badugu zer egina. Izan ere, Hondarribiko Higuer lur-muturretik hasi eta Benasquerainoko gailur lerro horretan, euskal herritarrok 115 gailur bete beharko dituzte, eta gure eskualdean Jaizkibel, Erlaitz, Aiako Harria eta Xoldokogainan egingo dituzte deialdiak.
Jexus Olaziregi eta Amalur Alvarez, Gure Eskuko bozeramaleekin hitzegin dugu gehiago jakin nahian. Aipatu digutenez, gailurren igoerak bitan bereizi dituzte zailtasunaren arabera. Berdeak jende orori zuzendutakoak, eta gailur gorriak (Aiako Harria hortan barneratu dute), eskarmentu handiagoa duten mendizaleentzako.
Izen ematea martxoan jarriko dute martxan 10 eurotan, www.pirinioetakobidea.eus atarian.
BIDEOA
Pirinioetako Bidea | Aiako Harria eta Pedraforca - YouTube