Basakabi udalekuetako aurtengo istorioa ostiral honetan bururatuko da. Baina ETB1ean azken kapituluaz gozatu aurretik, azken urteotan egin izan duten bezala, Herri Urrats-en aldeko aurre estreinaldia antolatu dute. Aurtengoan Donibane Lohitzuneko Le Select zine-gelan 18:30 eginen dute. Antolatzaileek iragarri digutenez, aktoreek beraiek ere ez dute azken atala oraindik ikusi. Eta horietako batzuk bertan izango direnez, zaleek galderak egin eta haiekin argazkiak egiteko aukera izango dute.
Joanes Etxebeste saratarra izan da aurten, Goazen-en parte hartzen duen Iparraldeko lehendabiziko aktorea. Eta berarekin ere hitzegin du Maia Muruaga lankideak.