Bidasoaz bi aldeetako 50 enpresa bilduko ditu Hendaiako 3. Enpleguaren Foroak

Antxeta Irratia 2022ko ots. 1a, 00:00

Hendaiako Enpleguaren Foroak 100 kontratu ahalbidetu zituen iazko edizioan. Oraingo hirugarren honetan, sektore industriala, sozio-medikuntza eta eskulangintzan diharduten enpresak ordezkatuak izanen dira bertan. LAN-EKO erakundeak aurreratu duenez, Bidasoaren bi aldeetako 50 enpresa inguru bilduko dituzte. Aurrekoetan 800ndik gora bisitari jaso dituzte egun bakarrean, eta zortzitik batek lortu du lan kontratu bat.

Enpleguaren Foroa otsailaren 24ean egingo dute Irandatzeko kiroldegian 8:00etatik 13:30era. Xehetasun gehiago bildu ditugu LAN-EKOko ordezkarien eskutik. Eta interneten hemen Forum de l'Emploi Hendaye - LAN-EKO (laneko.eus)

 

Erlazionatuak