Eskolarako bidea bizikletaz indartu nahi dute Hendaian

Antxeta Irratia 2022ko urt. 31a, 00:00

Hendaian bizikletaren erabilera bultzatu nahi du RecyclArte elkarteak. Hondakindegian bukatu ohi duten txirrindak konpondu eta herritarren eskura jartzen ditu elkarteak, baita atelier desberdinak antolatu ere. Baina oraingo honetan Eskolara Bidea Txirrindaz proiektuari bultzada eman nahi diote. 2018an San Vicent eskolako zuzendaritzak egindako arrapostua Hendaia osora zabaldu nahi dute. Garai hartan, eskolaren sartu-irteera orduetan sortu ohi ziren auto-lerroak sahiestu nahian ikasleek eta irakasleek eskolara bizikleta ala oinez joateko sentsibilizazio kanpaina bati ekin zioten. Eta emaitzak eman dituen heinean, orain gainerako eskoletan ere bide beretik egin dezaten, Hendaiako Herriko Etxearen eta Herri Elkargoko Mugikortasun Sindikatuarekin lankidetzan ari da RecyclArte.

Horren harira, otsailaren 1ean bikura idekia antolatu dute proiektuaren berri emateko San Vicent eskolan bertan (Askatasunaren karrikan) 18:00etan. Bertara gomit dira Hendaiako ikasle, irakasle eta nahi duen guraso orok ere.

 

Erlazionatuak

Eskolarako bidea bizikletaz indartu nahi dute Hendaian

Antxeta Irratia 2022 urt 31 Behe Bidasoa