Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Antxeta Irratia 2022ko urt. 28a, 00:00

Behe Bidasoa eskualdeko eta Baztango hainbat euskatzale bildu dira Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenida Zubian 22. KORRIKAk gure eskualdea zeharkatuko duen ibilbidea aipatzeko. Eta bide batez, KORRIKAn parte hartzeko moduak askotarikoak direnez, norbere herriko batzordeetan parte hartzeko deialdia luzatzeko. (Irungoa baieztatu dute otsailaren 11n). «Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta, horregatik, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu», argitu dute.

Amurriotik Donostiarako bidean, gure eskualdean apirilaren 9an eta 10ean ibiliko da. Eta aurtengo 22. KORRIKAN Bidasoa ibaiaren alde bateko zein besteko bizilagunok lekukoa berriz ere elkarri eman ahal izatea berri ona dela nabarmendu dute. «Goiz eta arrats, euri nahiz laino, ilargi zein eguzkipean. Aldi berean, mezu sekretua eskuz esku pasako da Bidasoa ibairen barrena Donostiarako bidean utzi arte, beste behin ere, euskarak mugarik ez duela erakutsiz». 

Horra gure eskualdean Korrikak egingo duen ibilbidea eta ordutegiak. Xehetasun gehiago korrika.eus/eu/ibilbidea eta bere APP-an Androiderako (https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.korrika) eta IOSerako (https://apps.apple.com/es/app/korrika/id594215660)

APIRILAREN 9an

  1. EZKURRA 01.56
  2. ZUBIETA 02:54
  3. DONEZTEBE 03.40
  4. SUNBILLA 04:06
  5. IGANTZI 05:07
  6. LESAKA 05:40
  7. BERA 06.17
  8. IBARDIN 07:05
  9. URUÑA 07:11
  10. SARA 09:41
  11. ZUGARRAMURDI 10:40
  12. AINHOA 11:21

APIRILAREN 10ean

  1. HENDAIAKO BIDEAN 00:01
  2. FICOBA 00:46
  3. AMA XANTALEN 01:00
  4. MENDELU 01:30
  5. TALAIA IKASTETXEA 02:00
  6. GAZTETXEA IRUN 02:30
  7. SEMESARREN BASERRIA 03:01
  8. GURUTZE 03:09

Erlazionatuak