Oarso-Bidasoaldeko LAB sindikatuak eraikuntza sektoreko langile baten heriotzaren berri eman du gaur Irunen. Sindikatuko Adrian Arrutik Antxeta Irratian azaldu duenez, goizean eman da istripua Arbesko Errota kalean, behargina erori eta bertan hil da osasun zerbitzuek ezin izan baitute deus egin haren bizia salbatzeko.
Hasi berri dugun 2022 honetan Euskal Herrian hildako bosgarren langilea da honakoa. Patronalak segurtasun neurrietan aurreztearen ondorioa dela salatu du LAB sindikatuak. Ezaguna izan arren, praktikan ez dituztelako neurriak hartzen honelako istripuak berriro gerta ez daitezen. “Lan heriotza bakoitzaren atzean izen eta abizenak daude, familiak daude, baita arduradunak ere”, diote. Lan istripuak ez direla kasualitateak sortuak, ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza baizik.
Eraikuntzan emandako istripua izanik ere, Arrutik oroitarazi du lan prekarietak eragindako lan istripuak edozein sektoretan gerta dagokigula. Kasu honetan, Osalanek lan istripuaren nondik-norakoak argitzeok ikerketa abiatu duela jakinarazi dute iturri-ofizialek.