Herriko zenbait eragileengandik jasotako proposamenen artean, udal gobernuak aukeratutako bost proiektu bozkatu ditzazkete hondarribiarrek urtarrilaren 30a arte. Aukera bakarra, aldiz, internet bidezko bozka denez (www.hondarribia.eus), online bozkatzeko zailtasunak dituzten herritarrei prozesuan laguntzeko gune publiko desberdinetan laguntzaile batek erraztuko die lana. «Bozketa soilik online egin daiteke, erroldarekin kontrastea egiteko ezinbestekoa delako» argitu du Maria Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak. Hortaz, bozketan lagundu ahal izateko pertsona bat herriko txoko desberdinetan egongo da urtarrilaren 19tik 25era bitartean.
Aurreneko aldia da, Hondarribiko Udalak aurrekontuen parte bat herritarren esku jartzen duela. Baina udal ordezkariak oroitarazi du, prozesu parte-hartzaile honekin ez dituztela «espektatiba faltsurik sortu nahi». Iniziatiba errealista bat den heinean, bost proiektuak teknikoki egingarriak direla egiaztatu egin dute aldez aurretik, eta aurrera atera daitezken proiektuak 2022an burutuko dira.
Bost aukeren artean, Hondarribiko haur parke bat estaltzea, Amuteko pilotalekua estaltzea, San Markoseko parkean irisgarritasuna hobetzea, hirian txakurren aisialdirako gune bat sortzea eta bizikleta, monopatin edo patineteentzako ‘Pump track’ zirkuitu itxi bat eraikitzea dira aukerak.
Hauek dira laguntza jasotzeko leku eta ordutegiak:
⁃ Urtarillak 19 eta 26, asteazkenak, 10:00etatik 13:00etara, Udal Liburutegian.
⁃ Urtarrilak 20 eta 27, ostegunak, 10:00etatik 13:00etara, Amute-Kosta Auzo Elkartean.
⁃ Urtarrilak 21 eta 28, ostirala, 10:00etatik 13:00etara, Mendeluko Auzo Elkartean.
⁃ Urtarrilak 22 eta 29, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, San Pedro kaleko azokan.
⁃ Urtarrilak 25, asteartea, 10:00etatik, 13:00etara, Kiroldegian.