Oiasso Erromatar Museoak 7.000 bisitari berreskuratu ditu 2021ean

Antxeta Irratia 2022ko urt. 12a, 00:00

2020ean zenbait hilabetez museoa itxita egon ondoan, pandemiaren ondorioz ere denak izan ditu mugak Oiasso Erromatar Museoak ohiko jarduera berreskuratzeko. Hala eta guztiz ere, iaz eginahaletan aritu dira kultur agenda indartu eta bisitariak erakarri nahian. Eta pandemia aurreko datuetara heltzen ez bada ere, 2021ean 7.000 bisitari berreskuratu ditu museoak. Iazko bilana egiterakoan, turismoarentzat ez ezik, Euskal Herri mailako bisitarientzako ere erreferentziazko gunea dela agerian geratu da. Izan ere, Irugurutzetako labeetara bisitarien kopurua %207 emendatu da, Ama Xantalen nekropolira %104, eta museoari dagokionez ere %76 egin du gora bisitarien kopuruak.

Urte berriarekin, aldiz, oraindik ere ‘Adrianoren Harresia’ izeneko erakusketa bisita daiteke hilabete bukaera arte. Eta urtarrilaren 11n ‘Done Jakue Bidea’ hizpide duen historia eta arkeologia ikastaroetan izena emateko epea zabaldu berri dute.Otsailetik maiatzara eskainiko dute eta izena emateko edo informatzeko 943 63 93 53 telefonora deitu besterik ez da egin behar.

 

Erlazionatuak