Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatzen duen GazteArtean beka ‘LGTB Gazteria Irunen’ izenburupeko ikerketa lanak eskuratu du. Maite Azabal psikologak eta Uxue Diez-Guiral filologa eta irakasleak indarrak bildu dituzte, ikerketa multidisziplinar baten egiteko. 13 eta 19 urte arteko gazteekin Irungo gazteriak LGTB kolektiboaz duen perzepzioaren diagnostikoa egingo dute batetik, eta bestetik, kolektibo honek dituen aisialdi, kultura, eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbide beharrak eta gabeziak identifikatu ere.
Izan ere, egoeraren argazki baten sortzeko galdetegia osatzeaz gain, hausnarketarako espazio berriak sortu nahi dituzte gazteria inklusiboago bat lortzeko. Eta horretarako talde eztabaidak ere antolatuko dituzte, eta Irungo eskoletan eskuhartuko dute.
Bekadunekin hitzegiteko aukera izan dugu. Haiekin harremanetan sartzeko @LarruaLGTB eta emailez lamiarenoihua@gmail.com.