Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, muga zenbaitz alditan trebeskatzen saiatu ondoren, ostiraletik larunbaterako goizeko ordu txikitan, Sudaneko jatorria duen 20 urteko trantsitozko migrante batek femurra hautsi egin zuen trenbidean izandako istripu batean. Frantses poliziak altoa eman zion eta Irunera ihesean itzuli nahian erori egin zen.
Bidasoako Ospitalean artatu zuten, eta atzo igandearekin ebakuntza egin zioten. Laupabost egun emango ditu bertan, baina ondoren berarekin zer gertatuko ote den kezkatzen ditu Harrera Sareko bolondresak. «Hiru hilabete inguru beharko ditu osatzeko, eta logikoa denez, igeltsua hankan eta makuluekin ezingo du muga pasa», dio Josune Mendigutxiak. Bolondresek salbuespena egin dezaten galdegin diete agintariei. Izan ere, haien ustetan, Oñatin asiloa eskatzen duten migranteetzako aterpetxea izango litzake egokiena harentzat osatu bitartean.
5 lagun kale gorrian eta 25 Bidasoan igerian
Bestalde, igandean bertan bere lagun batek besoetan zeraman beste migrante bat artatu behar izan dute eskualdeko ospitalean. Migrante honen kasuan «erabat akitua zegoen ezin ibili». Bistan denez, odol trnsfusio baten beharra izan du larrialdietan eta, azken informazioen arabera, bi aste beharko ditu osatzeko. Bidasoako Ospitaleko langileen jokamoldea eskertu nahi izan du Irungo Harrera Sareak.
Haatik, gogor salatu nahi izan dute Gurutze Gorria eta Eusko Jaurlaritzaren erantzun eskaxa. Izan ere, joan den ostegunaz geroztik bost migrante kale gorrian utzi ditu zte Arretxe Gainako aterpetxean sartzeko irizpideak betetzen ez zituztelako. 2021ean halako 222 kasu eman direla nabarmendu du Harrera Sareak (horietatik 80 adin txikikoak). Eta urtarrilaren lehen egunotan migranteen kopurua emendatu egin denean, eta zero azpiko tenperaturak eman badira ere, bolondresek eskainitako oihal-dendetan lo egin beharretan dira egunotan. «Gainera muga zeharkatzea ezinezkoa da une honetan, asko zorroztu ditu kontrolak polizia frantsesak» salatzen dute.
Horren ondorioz, joan den asteburuan 25 bat migrantek Bidasoa ibaia igerian zeharkatzen saiatu direla ohartarazi dute. «Eusko Jaurlaritzari abisua emana diogu, ustezko zenbait pasante badirelako migranteak 15 euroren truke Endarlatsara eramaten ari dituztenak, eta azkenean, zerbait larria gertatuko da» kexu da Mendigutxia.