Irungo Mendizale taldeak Bortziri Itzulia izeneko proiektu berri bati ekingo dio larunbat honetan. Bortziriko herriak zeharkatzen dituzten zortzi etapa antolatu dituzte eta 2022ko prest dituzten irteeren artean kokatuak daude ibilaldi hauek. Lehendabizikoa asteburu honetan izango da, urtarrilak 8an. Endarlatsan hasi eta Ibardindik igarota, Berara ailegatuko dira mendizaleak, 13,6 kilometroko mendi buelta eman ondoren.
Hauek izango dira beste zazpi etapak:
Urtarrilak 29: Ibardin-Lizuñaga-Bera, 13,2/18,8 km
Otsailak 12: Lizuñaga-Urtsumi-Etxalar, 20 km
Otsailak 26: Urtsumiatsa-Berrizaun, 24,4 km
Martxoak 19: Berrizaun-Igantzi-Lesaka, 19,7 km
Apirilak 2: Arantza-Mendieder-Arantza, 19,1 km
Uztailak 2: Arantza-Izu-Bianditz-Aritxulegi, 17,1 km
Urriak 29: Aritxulegi-Endarlatsa-Alkaiaga, 15,5 km
Informazio gehiago eskuratzeko edo irteeretan parte hartzeko, www.irungomendizaleak.com webgunean sartu edota 943 63 14 84 telefonora deitu.