Urruñan dena frantsesez emana zela ikusirik, Urrunaga elkartea sortu dute, herriko euskal izenak eta izanak atxiki eta gordetu ahal izaiteko. Jatorrizko toponimia eta deiturak berreskuratu, eta galbidean diren jakituria, herriko historia pasarteak eta herritarren istorioak ikertu eta idatzirik uzteko xedea dute.
Horretarako, joan den maiatzean ‘Urruña’ izeneko aldizkariaren lehendabiziko alea plazaratu zuten. Eta abenduan kaleratu zuten bigarren ale mardula. Gehiago jakin nahi izan dugu, eta proiektuaren eramaileetako batekin, Joseba Aurkenerenarekin hitzegin du Aitor Errazkin lankideak.