Irungo Martindozenea gaztelekuko eguberriko egitarau berezia gaur, asteartean, abiatuko da. Orotara 11 aktibitate baino gehio prestatu dituzte aurten, besteak beste, talo tailerra, bingoa, mendi irteera, escape room-a, etab. Jarduera hauek 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, www.irun.org/gazteleku webgunean sartu, 690706471 telefono zenbakira whatssap bat bidali, gazteleku@irun.org helbidera idatzi, edota gaztelekuko egoitzara hurbildu. Hor bertan ere, ekintzen inguruko informazio gehiago eskura daiteke.
Xehetasun gehiago ezagutzeko, Ane eta Alba Irungo Martindozenea gaztelekuko begiraleekin hitz egin du Aitor Errazkin lankideak.