Olentzero Naporekin helduko da, baina Larreaundin txirrindaz iragarriko dute aurten bere etorrera

Antxeta Irratia 2021ko abe. 15a, 00:00

Larreaundiko auzo elkarteak Neguko Jaialdia antolatu du larunbata honetarako. Udazken honetan auzoko parbulario zaharrean bere egoitza ireki berri duen Balazta bizikletaren aldeko elkartearekin lankidetzan, txirrindak hartu eta auzoan eguberriak mugikortasun jasangarria aldarrikatuz iragarri nahi dute. Olentzeroren panpina eramango dute txirrindan, eta farmazia ondoko plazan ezarriko dute auzoko umeek Olentzeroren gutuna hor entrega dezaten datozen egunetan.

Deialdia 18:00etan egin dute Balazta elkartearen egoitzatik abiatuta, eta 19:00etan Olentzeroren ezartzea, bertso-kantu eta animazio zenbaitzuk prestatu dituzte, Covid neurri guztiak errespetatuz.