Haurren txertaketaren abiadura desberdinak, baina beti koxkorrenetatik hasita

Antxeta Irratia 2021ko abe. 13a, 00:00

Osakidetzak asteazken honetan (abenduak 13an) hasiko du 5 eta 11 urte arteko haurren txertaketa kanpaina Irunen eta Hondarribian. Haur koxkorrenek eta osasun egoera bereziren bat dutenek jasoko dute lehenik. Horretarako, gurasoek SMS mezua jasoko dute haurraren izenean, eta hala nahi izanez gero, txanda hartu beharko da orduan Osakidetzan txertoa jartzeko.

Hendaian 1.800 txerto astean

Lapurdin, aldiz, abenduaren 20tik aitzinerat hasiko dira horretarako prestatutako zentroetan. Hendaian, Intzura-Le Joncaux industriguneko Autoportuan eginen dute. Eta hilaren 27an farmazietan ere txertoak jartzen hasiko dituztela iragarri du Frantziako gobernuak.

Txomin Elizondo, Hendaiako CCASeko zuzendaria eta txertatze gunearen arduradunak nabarmendu duenez, udazken hasieran Autoportuko txertatze-zentroa astean behin (asteazkenetan egin osoan zehar) ideki izan ondotik, helduen hirugarren dosiarekin egunero aktibatzera iragan dira, haurren txertaketarekin pilatu ez daitezen. Orain arte 200 pertsona txertatzen zituzten astero, baina aste hontatik aurrera astelehenetik ostiralera 300 egunero, eta beste 150 larunbata eta igande goizetan. Astean 1.800 lagun txertatzen dituzte horrela.

Eginahaletan ari dira Pfizer botika-etxeko txertoak heldu ahala banatzen joaiteko. 18 urtetik gorako guziek jar dezakete hirugarren dosia, baina 40 urtetik beherakoei lehenik adineko pertsonei txanda utzi, eta 2022 hasierarako gibelatzea galdegin die Elizondok.

Hitzordua hartzeko 0749553161 telefonora deitu behar da. Baina 65 urte baino gehiagokoentzat, hitzordurik gabe fisikoki hurbil daitezke zentrora, eta egunean bertan ez bada, fite hitzordua emanen zaie.

 

Erlazionatuak