Euskal Herrian elkarteek eta bolondresek duten garrantzia azpimarratzeko, eta elkartegintza indartzeko helburuarekin, EIBE elkarteak eta hainbat eragilek, “Elkarrekin dantzan” ekimena aurkeztu dute. 2022ko urtarrilaren 2an, Euskal Herriko 50-70 herri eta eskualdetan 10.000 lagun dantzan jartzeko erronka bota dute.
Helburua da 2022. urtea dantzan abiatzea. Urtarrilaren 2an herritarrak dantzara animatzeko gonbita luzatu nahi diete antolatzaileek dantza taldeei. Herri bakoitzak ordu zehatz bat izango du dantza egiteko 11:00etatik 12:30ak bitartean.
Herri bakoitza libre izango da bere dantzari forma emateko, baina eredu moduan zenbait tutorial zabaldu dituzte.