Indartzen doan beganismoaren irudiko izango da asteburuan ‘Be Veggie’ azoka Ficoban

Antxeta Irratia 2021ko abe. 1a, 00:00

Irungo Ficoba erakustazokak “Be Veggie” beganismoari buruzko hirugarren edizioa jasoko du asteburu honetan. Larunbatean hasi eta astelehena arte iragango da. Aurtengo ekitaldia presentziala izango da, eta 2019ko estreinekoan 54 erakusketari bildu ziren bitartean, aurten 70ek parte hartuko dute. Maialen Gaztañaga Ficobako azoken arduradunak esan digunez, pandemiara egokitzen jakin izan dute azoken antolaketari dagokionez, eta kasu hontan, «beganismoaren sektorea urtetik-urtera indartzen doan heinean» apostu garbia egina dute Ficoban honen alde.

‘Be Veggie’ azokaren sarrera eta aparkalekua doako izango da. Ordutegiari dagokionez, larunbata eta igandean goizeko 11.00etatik 20.00etara, eta astelehenean goizeko 11.00etatik 16.00etara.

Antolatzaileek oroitarazi nahi izan dute beganoek jan dezaketenaren azoka baino, beganoa izan eta bizitzeko filosofiaren bueltan antolatutako festibala dela, eskaintza anitza izango baita, azoka, tailer eta kontzertu hainbatekin.

Egitaraua osoa www.beveggie.eus