Agian Zu Ere Atzegizalea Zara eta Ez Dakizu

Antxeta Irratia 2021ko aza. 30a, 00:00

ATZEGI fundazioak 60 urte bete zituen iaz, eta ezin izan zuten urtemuga behar bezala ospatu. Baina aurten abenduaren 20ean Donostiako Kursaalen ‘60 + 1’ ospakizuna antolatu dute Atzegiren familia zabala bildu nahian, eta kolaboratzaileak eskertzeko xedez. Gipuzkoa osoan adimen desgaitasuna duten 2.155 pertsonarekin lan egiten dute, etxebizitza tutelatuetan haien autonomia bultzatuz, Txolarteko aisialdi taldeekin jarduerak proposatuz, Gureak taldeko lantegietan eta enpresekin lan integrazioa sustatuz, eta familiak babestuz etengabeko lanean. Baina gizarte osoak lagundu dezake, jarrera lagunkoiak bultzatuz ere.

Hain justu, mezu hori helarazi nahian 'Agian Zu Ere Atzegizalea Zara' kanpaina Irungo Zabaltza plazan aurkeztu berri dute . ‘Geroz eta Gehiago Gara eta nonai gaude’ lelopean haiekin bat egiteko deia luzatu dute. Gipuzkoan 15.000 atzegizale baino gehiago daude, eta Behe Bidasoa eskualdean 649 dira ofizialki. Baina atzegizale sena eta jarrera dutenak askoz ere gehiago direla ziur daude. Eta hargatik, Atzegizale konpromisoa duten bidasotar guztiei www.atzegi.eus webgunean sartu eta izena emateko deia luzatu diete.

Kanpainaren bideoa: https://youtu.be/mf5NKOVCds4

 

Erlazionatuak

Agian Zu Ere Atzegizalea Zara eta Ez Dakizu

Antxeta Irratia 2021 aza 30 Behe Bidasoa