Bidasoa ibaia «tranpa hilgarria» bilaka ez dadin indarrak bildu dituzte Irun, Hondarribia eta Hendaiako alkateek 

Antxeta Irratia 2021ko aza. 29a, 00:00

Mugetako kontrolen ondorioz migratzaileek Bidasoa zeharkatzeko dituzten oztopoengatik euren kezka adieazi nahi izan dute Hendaia, Irun eta Hondarribiko alkateek. Txingudi-Bidasoa Mugazgaindiko Partzuergoaren izenean, kontrolen helburua migratzaileak kontrolatzea denez gero, salatu beharreko drama humanitario bat eragiten ari dela azpimarratu dute Jose Antonio Santanok, Txomin Sagarzazuk eta Kotte Ecenarrok. Europarako bidea jarraikitzeko alternatibak bilatu eta beren bizia arriskuan jartzen dutela ikusirik, arazo honi globalki heldu beharra dagoela, eta erantzun humanitarioa ematea beharrezkoa dela aldarrikatu dute.

Ez dute nahi Bidasoa ibaia, hiru herrien elkargunea, tranpa hilgarria bilaka dadin. Hiru alkateek diote ezin dutela halakorik onartu.

Horregatik guztiagatik, mugetako kontrolen gaineko eskumena duten espainiar eta frantses estatuei eta Europari urratsak eman ditzaten galdegin diete.

Koldo Nausia lankideak bildu dizkigu xehetasunak.