Hizkuntza guttituen eta minoria sozial eta kulturalen zinemaldiak, ez dio hitzorduari huts egingo 2021 honetan. Hendaia Film Festibalaren bederatzigarren edizioa ospatzen dute aste honetan film labur anitzekin. Begiradak elkarteak sortu zuen, baina sendotu ahala eta izaera propioa duen heinean, Hendaia Film Festibala elkartea sortu zuten iada duela hiru urte. Urtero herrialde desberdinetako ehunka film eta dokumental jasotzen dituzte. Eta hautatutako zinten proiekzioak azaroaren 25etik 28ra pasako dituzte Varietes zinemagelan.
Baina filmen proiekzioetaz gain, artisten erakusketak, eta bestelako jarduerak ere proposatuko dituzte egunotan Gaztelu aretoan, Mendi Zolan kulturgunean edota Marinel Ospitalean. Sail ofiziala abiatu aitzin, eskolentzako emanaldiak ere proposatzen dituzte. Astearte honetan lehen mailako ikasleentzat eta asteazkenean kolegiokoentzat.
Ruth Cerqueira, Hendaia Film Festibalaren eramailearekin hitzegin dugu.